Ohiko galderak
AUTOESKOLAK: IRAKASLEAK ETA ZUZENDARIAK
Zer titulazio behar da autoeskola batean zuzendari gisa jarduteko?
Autoeskoletako zuzendariek gidari-eskola partikularretako zuzendari-gaitasunaren ziurtagiria edo Mugikortasun seguru eta jasangarrirako prestakuntzako goi-mailako teknikariaren titulua izan behar dute.
Gaur egun, Euskadin, Mugikortasun seguru eta jasangarrirako prestakuntzako goi-mailako teknikariaren tituluaren bidez lortzen autoeskolako zuzendari gisa jarduteko akreditazioa. Hezkuntza Sailak eskainitako Lanbide Heziketako titulazioa da.
Zer titulazio izan behar da autoeskola batean irakasle gisa jarduteko?
Autoeskoletako irakasleek bide-prestakuntzako irakasle edo gidari-eskola partikularretako irakasle izateko gaitasun-agiria izan behar dute, edo bestela, Mugikortasun seguru eta jasangarrirako prestakuntzako goi-mailako teknikariaren titulua.
Gaur egun, Euskadin, Mugikortasun seguru eta jasangarrirako prestakuntzako goi-mailako teknikariaren tituluaren bidez lortzen da autoeskolako irakasle gisa jarduteko akreditazioa. Hezkuntza Sailak eskainitako Lanbide Heziketako titulazioa da.
SARTZEKO AHALMENA
Orrialdean sartzeko erraztasuna
Web gune honetara erraz sartzeko lehentasunezko helburua pertsona ezgaituentzat irakurterraza izatea da, hots, ahalik eta entzute handienari sarrera erraztea.
Irisgarritasunaren esanbidezko helburua informaziora heltzea da, inolako mugarik gabe ezgaitasun, ezintasun edo urritasunen bat izateagatik, den-denek sarean edonola nabigatu ahal izateko. Hortaz, web orri honetara edozein sar daiteke, muga pertsonalak eta nabigatzeko ekipoaren ezaugarriak edozein direla ere, edukiak erabili eta ulertu ahal izateko.
LSSICE (2002ko urriaren 12an indarrean jarri zen uztailaren 11ko 34/2002 LEGEA, Informazio Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren Legea) Legearen arabera, UNE EX 139801 eta 139802 (+139803) ARAUAK kontuan hartu behar dira.
Gainera, World Wide Web Consortium baltzuaren bidez, WAIren (Web Accessibility Initiative) jarraibideak sustatzen ari dira. Europako Batasunak “de facto” arautzat hartzen ditu, DENONTZAKO irisgarritasuna kontuan hartu baitu eta web orriak sortzeko nahitaez bete beharreko oinarrizko arauak ezarri baititu.
Eredu horiek erabiliz, ezgaituek edo adinduek bete-betean sartuko dira, tresna zaharrak eta merkeak eta sartzen erraza den interfazea erabili ahalko dutelarik, puntako teknologia baztertu gabe.
Irisgarritasunari esker, gizarte-onura hauek sustatuko dira:
Marjinatuak edo izateko arriskuan dauden pertsonen gizarteratzea errazten du.
Gutxiago banatuko eta gehiago gizarteratuko duen gizartea eraikiko du.
Informazio gehiago nahi baduzu, sar zaitez web orri honetan:
BAIMEN BEREZIAK
Nola lor dezaket garraio berezietarako zirkulazio-baimen osagarri bat?
Kontsultatu web orri honetako 'Izapideak - Baimenak - Ibilgailu bereziak" atalean.
Nola lor dezaket baimen berezi bat egun mugatuetan zirkulatzeko?
Kontsultatu web orri honetako 'Izapideak – Baimenak - Egun mugatuetan zirkulazioa' atalean.
Nola lor dezaket baimen berezi bat Euro-modularrentzat?
Kontsultatu web orri honetako 'Izapideak - Baimenak - Euro-modularrak" atalean
MURRIZTUTAKO EGUNEN EGUTEGIA
Non aurki dezaket ibilgailuekin zirkulatzeko murriztutako egunei buruzko informazioa?
Informazio hori lortzeko web honetako "Trafikoa - Trafiko arautzen duten neurri bereziak' atalean begiratu.
IBILGAILUAK BILTZEKO ZENTROAK
Non dago autoak biltzeko edo desegiteko tokirik hurbilena nire herritik?
Lurralde historiko bakoitzeko autoak biltzeko zentroei buruzko informazioa web orri honetako Informazio erabilgarria atalean aurkituko duzu.
Eta Euskaditik kanpo, non aurki dezaket autoak biltzeko lekua?
Lurralde bakoitzeko autoak biltzeko zentroei buruzko informazioa DGTren orri honetan aurki dezakezu:
http://www.dgt.es/portal/es/oficina_virtual/vehiculos/centros_recogida_vehiculos/
DOKUMENTUAK KARGATZEA
Nola kargatuko dut behera PDF dokumenturik?
Web gune honek PDF formatuan dagoen dokumentazioa eskaintzen du. Dokumentu horiek ikusarazteko edota inprimatzeko Adobe Acrobat Reader programa erabiltzea beharrezkoa da. Instalaturik ez baduzu Adoberen web gunean doanik aurkituko duzu esteka honetan:
ESTATISTIKAK
Non eskura dezaket estatistikei buruzko informazioa?
Informazio hori lortzeko web honetako "Bide segurtasuna - Estatistikak" atalean begiratu.
MATRIKULAZIOAREN KUDEAKETA
Non jakin dezaket noiz matrikulatu den ibilgailu bat?
Horrelako izapideak bideratzeko zure probintziako Trafikoko Buruzagitzara jo behar duzu. Bulego horien telefonoak zein helbideak web orri honetako Informazio erabilgarria atalean aurkituko dituzu.
Non aurki dezaket ibilgailua matrikulatzeko kudeaketei buruzko informazioa?
Horrelako izapideak bideratzeko zure probintziako Trafikoko Buruzagitzara jo behar duzu. Bulego horien telefonoak zein helbideak web orri tonetako Informazio erabilgarria atalean aurkituko dituzu.
IBILGAILUEN AZTERKETA TEKNIKOA (IAT)
Nora eraman behar dut ibilgailua IAT (Ibilgailuen Azterketa Teknikoa) gainditzeko?
Ibilgailuen Azterketa Teknikoaz arduratzen diren zentroei buruzko informazioa web orri honetako "Ezagutu Zuzendaritza - Kontaktua - Ibilgailuen azterketa teknikoa (IAT)" atalean topa dezakezu.
Zenbateko maiztasunez gainditu behar du ibilgailuak IAT (Ibilgailuen Azterketa Teknikoa)?
Ibilgailuen Azterketa Teknikoa gainditzeko maiztasuna aurretik aipatu zentroetan kontsulta dezakezu.
EGIAZTAGIRIAK
Eguraldi txarra edo bestelako arrazoiak direla medio, ibili beharreko errepideetatik ez badago zirkulatzerik eta, horren ondorioz, ezin banaiz joan lanera, eskolara eta abarretara, non tramita edo eska dezaket horren berri ematen duen egiaztagiria?
Egiaztagiria posta arruntaz edota posta elektronikoz edo faxez bidaliko dizugu, horrela nahi izanez gero. Horretarako hurrengo informazioa bidali behar diguzu 94 4063367 fax zenbakira Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentroko arduradunarentzat:
-
Izen-abizenak
-
IFZ/NAN
-
Bizilekua
-
Laneko lekua /ikastegia
-
Ibilbidea
-
Noiz ezin izan zinen joan lantokira/ikastetxera, etab.?
-
Telefono-zenbakia
-
Bestelakoak: posta elektronikoa, faxa, etab.
OHARRA: Oso garrantzitsua da erabiltzaileak ibilbidearen eguna eta horren bidea adieraztea, eta eguraldi txarrak eragindako ordezko biderik ez zegoela egiaztatzea.
METEOROLOGIA
Non jakin dezaket zein den Euskadiko eguraldia?
Trafiko Zuzendaritzak ez du eguraldiari buruzko informaziorik ematen, zirkulazioaren egoeran eragin zehatzik ez duen bitartean. Euskadiko eguraldiari buruzko informazioa jasotzeko Euskalmet web orria kontsultatzea gomendatzen da.
Beste autonomia batzuetako eguraldiari buruzko informazioa jakin nahi baduzu Metereologia Institutu Nazionalaren orrian kontsulta dezakezu:
GIDARIEN ESKOLA PARTIKULARREN ARAUDIA
Zein da gidarien eskola partikularrak arautzen dituen araudia?
Gidarien eskola partikularrak arautzen dituen araudia 2003ko urriaren 28ko BOEn (258. zk.) argitaratu zen: 1.295/2003 Errege Dekretua, urriaren 17koa, gidarien eskola partikularren Araudia onartzen duena.
Zeintzuk dira aurkeztu behar diren inprimakiak eta non eskura daitezke?
Gidarien eskola partikularren eskabide-orria web honetako Izapideak > Baimenak > Autoeskolak atalean aurkituko duzu. Behera kargatuko duzun inprimakia bi ale izango ditu, bata dagokion bulegoan beteta aurkezteko eta bestea interesatuarentzat.
BIDE-SAREKO OBRAK ETA KIROL-PROBAK
Nola jakinarazi behar diot Trafikori bidean obrak egingo direla?
Kontsultatu web orri honetako 'Izapideak - Baimenak - Obrak" atalean.
Nola lor dezaket kirol-ekitaldi bat egiteko baimena?
Kontsultatu web orri honetako 'Izapideak - Baimenak - Kirol probak" atalean.
GIDABAIMENAK
Non eskura dezaket gidabaimenei buruzko informazioa?
Gidabaimenei buruzko informazioa lortu nahi baduzu zure probintziako Trafikoko Buruzagitzara joan behar duzu. Bulego horien telefonoak zein helbideak web orri honetako Informazio erabilgarria atalean aurkituko dituzu.
PUNTUKAKO GIDABAIMENA
Zer da puntukako baimena?
Sistema berriarekin, gidabaimena puntu-saldoa izatearen menpean dago. Ikus Araudi erregulatzailea."
Noiztik gal daitezke puntuak?
Arau-hausteak 2006ko uztailaren 1a ezkero hasten dira puntuak deskontatzen.
Zenbat punturekin hasten da?
Gidariak oro har 12 punturekin hasiko dira. Berriak (3 urte baino gutxiagoko esperientzia dutenak) eta puntu guztiak agortu ondoren baimen berria lortzen dutenak 8 punturekin hasiko dira.
Noiz helduko da gidari berria 12 puntu izatera?
Bi urte zehapenik gabe igarotakoan.
Izapiderik egin behar da puntuak izateko?
Ez. Administrazioak berak ematen ditu.
12 puntu baino gehiago izan daitezke?
Bai. Sei urtetan zehapenik izan ez baduzu, 15 puntu izatera irits zaitezke. Hiru urte arau-hausterik gabe eta bi puntuko hobaria jasoko duzu, eta hurrengo hiru urteen truke, beste puntu bat gehiago.
Nola galtzen dira puntuak?
Arau-hauste larriak edo oso larriak egiteagatik zehapena jasoz gero.
Puntu-kenketa isunaren ordezkoa da?
Ez. Puntu-sistema oraingo zehapen-sistemari erantsi egiten zaio, ez du ordezkatzen. Puntuak galtzea gorabehera, arau-hauste arinak 100 eurorainoko isunarekin zigortzen dira; larriek 200 euroko isuna jasoko dute; eta oso larriakatik 500 euroko isuna ezarriko da. Bi salbuespen daude: radar-inhibitzailea jarrita daukan ibilgailua, zeinari 6.000 euroko isuna ezarriko zaion, eta gehiegizko abiadura. Bigarren kasu honi Trafiko Legearen IV Eranskinak (azaroaren 23ko 18/2009 Legea) jasotako kuadroaren isunak eta puntuak ezartzen zaizkio.
MUGA |
30 |
40 |
50 |
60 |
70 |
80 |
90 |
100 |
110 |
120 |
ISUNA |
|
GEHIEGIZKO ABIADURA |
LARRIA |
31 50 |
41 60 |
51 70 |
61 90 |
71 100 |
81 110 |
91 120 |
101 130 |
111 140 |
121 150 |
100 |
51 60 |
61 70 |
71 80 |
91 110 |
101 120 |
111 130 |
121 140 |
131 150 |
141 160 |
151 170 |
300 |
||
61 70 |
71 80 |
81 90 |
111 120 |
121 130 |
131 140 |
141 150 |
151 160 |
161 170 |
171 180 |
400 |
||
71 80 |
81 90 |
91 100 |
121 130 |
131 140 |
141 150 |
151 160 |
161 170 |
171 180 |
181 190 |
500 |
||
OSO LARRIA |
81 |
91 |
101 |
131 |
141 |
151 |
161 |
171 |
181 |
191 |
600 |
Nola berreskuratzen dira puntuak?
Gidariak punturen bat badu, 6 berreskura ditzake 12 orduko sentiberatze eta berreziketa ikastaro bat eginez. Ikastaro hau bi urterik behin baino ezin egin daiteke -gidari profesionalek urtean behin-.
Nolakoak dira ikastaroak?
Ikastaroek parte bi dituzte: bat komuna, gidari guztientzat berdintsua; eta bestea gidari bakoitzarentzat berariazkoa, nolako arau-hauslea den, bide-segurtasunaz nolako ezagutzak dituen, nolako ibilgailua darabilen edo gidari profesionala den kontuan hartuta prestatutakoa. Ikastaroak ikastegi itunduetan emango dira. Ikus ikastegi eta ikastaroen zerrenda.
Ikastaroak eginez bakarrik berreskuratzen dira puntuak?
Ez. Punturen bat galdu bada eta hurrengo bi urteetan gehiagorik galtzen ez bada, 12 puntuko hasierako saldoa berreskuratuko da.
Puntu guztiak galtzen baditut…
Puntu guztiak galduz gero gidabaimena edo lizentzia galtzen da.
Nola berreskuratzen da baimena?
Sei hilabete itxaron behar da, eta 24 orduko sentiberatze eta berreziketa ikastaroa gainditu ondoren, azkenik, Probintziako Trafiko Buruzagitzan proba bat gainditu. Horrela 8 puntu berreskuratzen dira (gidari berria bazina bezala). Hurrengo bi urteetan punturik galtzen ez bada, hasierako 12 puntuak berreskuratzen dira.
Gidabaimena edo lizentzia galtzen den bigarren edo hurrengo aldietan urtebete itxaron behar da ikastaroa egiteko.
Nola jakin dezaket zenbat puntu geratzen zaizkidan?
Saldoa helbide honetan begira daiteke:
DNI zenbakia eta gidabaimena eman zizuten eguna baino ez dira behar.
Nola jakingo dut puntuak galdu ditudan?
Puntu-galera dakarren arau-hausteagatiko salaketa bat jakinarazten zaizun bakoitzean, zenbat puntu gal ditzakezun adieraziko zaizu. Salaketa horren ondorioz zehapena jartzen badizute, zehapenaren jakinarazpenarekin batera adieraziko zaizu zenbat puntu galdu dituzun.
Era berean, punturik erdiak galtzen dituzunean DGTak zenbat geratzen zaizkizun jakinaraziko dizu.
Nola jakingo dut gidabaimena edo lizentzia galdu dudan?
Probintziako Trafiko Buruzagitzak jakinarazpen idatzia bidaliko dio interesdunari, puntu-galera ekarri dioten ebazpen irmoen zerrenda xehea erantsita eta bakoitzarekin zenbat puntu galdu diren adierazita. Jakinarazpen horretan 10 eguneko epea emango da alegazioak egiteko. Epea amaitutakoan ebatzi eta ebazpena interesdunari jakinaraziko zaio.
Nork diotsu gidabaimen edo lizentzia indarrean ez dagoela
Gidabaimen edo lizentziaren titularrak bizilekua duen probintziako Trafiko buruzagiak.
Gidari profesionala nor da?
Gidatzeko administrazio-baimena duen pertsona, bere lan-jarduera nagusia gaiak edo pertsonak garraiatzeko ibilgailu motordunak gidatzea duena, zerbitzu ematen duen enpresak egindako ziurtapenaren bidez egiaztatzen badu.
Langile autonomoa bada, norberaren adierazpenaren bidez egiaztatu beharko du.
Gidari profesionalek nola galtzen dituzte puntuak?
Gidari profesionalek gainerakoek bezala galtzen dituzte puntuak arau-hausteekin, baina onartzen zaien alkohol maila txikiagoa da (0,3mg/l) eta gidaldi eta atsedenaldiak zaindu behar dituzte.
Gidari profesionalek gainerako gidariek bezala berreskuratzen dituzte puntuak?
Bai. Gidari profesionalari punturen bat geratzen bazaio, 6 puntu berreskura ditzake 12 orduko sentiberatze eta berreziketa ikastaro bat eginez. Ikastaro hori urtean behin baino ezin egin daiteke.
Nola berreskuratzen dute gidari profesionalek baimena?
Ikastaroak eginez, baina gainerako gidariek baino denbora gutxiago itxaron behar dute berreskuratzeko.
Gidabaimena lehen aldiz galtzen dutenean hiru hilabete itxaron behar dute, 24 orduko sentiberatze eta berreziketa ikastaro bat gainditu eta Probintziako Trafiko Buruzagitzan proba bat gainditu. Horrela 8 puntu berreskuratzen dira. Hurrengo bi urteetan punturik galtzen ez bada, hasierako 12 puntuak berreskuratzen dira.
Baimena bigarren aldiz edo gehiagotan galtzen denean sei hilabete itxaron beharko duzu ikastaroa egiteko.
Badago puntukako baimenaren sistema beste herrialderen batean?
Bai. Ezarrita dago, esate baterako, Suedian, Herbehereetan, Erresuma Batuan, Frantzian, Alemanian, Italian edo Luxenburgon.
Badago puntu guztiak egun berean galtzea?
Ez dira galduko zortzi puntu baino gehiago egun berean arau-hausteak metatu arren, oso arau-hauste larri batzuk elkartzen ez badira: alkohola eta drogak; abiadura; ustezko intoxikazioak antzemateko probak egiteari uko egitea; ausartegi gidatzea; radar-inhibitzaile bat jarrita daukan ibilgailua gidatzea; kontrako bidetik zirkulatzea; lehiaketa eta lasterketa baimengabeak eta gidari profesionalek gidaldiak eta atsedenaldiak ez betetzea.
ZEHAPENAK
Nola kontsulta ditzaket nire isunak edo puntuak? Nola aurkez ditzaket idazkiak edo nola ordain ditzaket nire isunak?
Kontsultatu web orri honetako 'Izapideak - Isunak" atalean.
TASAK
Zeintzuk dira aurten ezarriko diren tasak?
Aurten ezarriko diren tasak zeintzuk izango diren jakin nahi baduzu, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen Testu Bategin eguneratuaren 99. artikulua, irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuarena.
TRAFIKOAREN EGOERA
Non aurki dezaket honi buruzko informazioa: Euskadiko bazter batetik bestera joateko ibilbideak, trafikoaren egoera bide-sareko gune zehatz batean, mendateen egoera….?
Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentroak (ETKZ) mendateen egoeraren berri ematen die erabiltzaileei 902 112 088 telefonoaren bidez edota http://www.euskadi.eus/trafikoa gunean.
ADINGABEKOEN SEGURTASUNA
Non eskura dezaket informazioa umeak ibilgailu partikularretan zein autobusetan garraiatzeari buruz?
Informazioa dokumentuan duzu.