26_0003 Ertzaintzak GI-2132 errepidean, Hernani parean, heriotza eragin duen zirkulazio-istripuaren lekukoak eskatzen ditu

Ertzaintzak GI-2132 errepidean, Hernani parean, heriotza eragin duen zirkulazio-istripuaren lekukoak eskatzen ditu

Servicio de prensa

2026-01-01

Ertzaintzak laguntza eskatzen die atzo Hernaniko GI-2132 errepidean 24 urteko gazte bat hil zen zirkulazio-istripuaren ustezko lekukoei.

Atzo, asteazkena, gaueko bederatziak inguruan, auto batek eta motor batek talka egin zuten GI-2132 errepidean, Hernanin. Motorraren gidariak, Espainiako nazionalitatea duen 24 urteko gazte batek, izan zituen lesioen ondorioz istripuaren lekuan bertan hil zen.

Gipuzkoako Trafiko Unitateak ikerketa abiatu du zorigaiztoko istripu horren nondik norakoak argitzeko, eta, horregatik, ezbeharraren lekukoen laguntza eskatzen du. Informazioa eman dezaketen pertsonak Ertzaintzarekin harremanetan jar daitezke 943 53 91 25 telefono-zenbakiaren bidez.