
Gazte bat hil da GI-2132 errepidean, Hernani parean, izandako zirkulazio-istripu batean
Servicio de prensa
2026-01-01
Gizon bat hil da motor batek eta auto batek talka eginda GI-2132 errepidean, Hernani parean.
Gaur gaueko bederatziak baino lehentxeago, motor batek eta auto batek zirkulazio-istripu bat izan dute GI-2132 errepidean, Hernani parean. Gertakarian, 24 urteko espainiar bat hil da.
Bidea irekita dago, baina bertaratutako zerbitzuek lanean jarraitzen dute.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du ezbeharraren nondik norakoak argitzeko.
