
Hildako bat Irunen, zirkulazio-istripu batean
Servicio de prensa
2025-12-15
Kamioilari bat hil da gaur, astelehena, arratsaldean AP-8an, Irunen, izandako zirkulazio-istripu batean
Zorigaiztoko ezbeharra AP-8an gertatu da, Irunen, Frantziako mugarantz zihoazen bi kamioik talka eginda, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik. Kamioietako baten gidaria harrapatuta geratu da, eta bertaratutako osasun-zerbitzuek ziurtatu dutenez hil da.
Istripuaren ondoren, errepidea itxita geratu da, eta auto-ilarak sortu dira inguruan. Ertzaintzak ikerketa bat jarri du abian zorigaiztoko istripuaren nondik norakoak argitzeko.
