25_0572 Pertsona bat hil da N-240 errepidean, Lemoan, izandako zirkulazio-istripu batean

Pertsona bat hil da N-240 errepidean, Lemoan, izandako zirkulazio-istripu batean

Servicio de prensa

2025-08-31

Emakume bat hil da eta beste hiru pertsona zauritu dira N-240 errepidean, Lemoan, bi autok talka eginda.

Goizaldeko ordu biak hogei gutxi aldera, bi autok zirkulazio-istripua izan dute N-240 errepidean, Lemoan. Istripuan jasandako lesio larrien ondorioz, 33 urteko emakume bat hil da eta beste hiru pertsona zauritu dira eta Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte.

Errepidea itxita egon da zirkulazioaren bi noranzkoetan 05:30ak arte, eta une horretan errepidea irekita geratu da.

Bizkaiko Trafikoko Lurralde Unitateak ikerketa abiatu du zorigaiztoko istripu horren inguruabarrak zehazteko.