25_0525 Berantevilla: bi hildako N-124 errepidean izandako zirkulazio istripuan

Berantevilla: bi hildako N-124 errepidean izandako zirkulazio istripuan

Servicio de prensa

2025-08-10

Auto bateko bi bidaiariak hil eta beste pertsona bat zauritu dira gaur goizean, igandea, N-124 errepidean, Berantevilla parean (Araba) izandako zirkulazio-istripu batean

Ezbeharra 07:20 aldera gertatu da gaur, igandea, N-124 errepidean, 32,9 KPan, Berantevilla parean, Logroñorako noranzkoan. Bi autok talka egin dute. Bertaratutako medikuak ibilgailuetako batean zihoazen 22 urteko bi pertsonak hil direla ziurtatu du, eta beste autoan zihoan pertsona zauritu egin da eta Txagorritxuko Ospitalera eraman dute.

Istripuaren ostean, errepidea itxi behar izan dute bi noranzkoetan, eta zirkulazioa bigarren mailako bideetatik bideratu dute. Ertzaintzak dagokion ikerketa jarri du abian, istripua nola gertatu den argitzeko.