25_0407 Euskal Poliziak motozikleten kontrola indartuko du asteburuetan

Aurten, orain arte, 5 motozale hil dira Euskadiko bide-sarean Motozikleta-parkeak gora jarraitzen du: Euskadin 163.682 motozikleta daude erregistratuta, eta 6.943 matrikulazio berri izan dira 2024an

Euskal Poliziak motozikleten kontrola indartuko du asteburuetan

Servicio de prensa

2025-06-13

Ertzaintzak, udaltzaingoekin koordinatuta, motozikleten zaintza eta kontrola indartuko du larunbat honetan, ekainaren 14an, hasiko den kanpaina baten bidez. Kanpaina hori ekaineko, uztaileko eta iraileko asteburuetan egingo da, ibilgailu hori gehien erabiltzen den garaian. Kanpaina hau 2025. urterako programatu diren Trafikoa eta Garraioa Zaintzeko eta Kontrolatzeko Kanpainen egutegiaren parte da. Guztira 32 kanpaina egitea aurreikusten da.

Abiadura desegokian gidatzea da motozaleen artean istripuak izateko arrisku-faktore nagusietako bat, arauz kontrako aurreratzeekin, distrakzioekin, trebetasun-faltarekin, ekipamendu egokia ez eramatearekin edo alkohola eta drogak kontsumitzearekin batera.

2024an, 15 motozale hil ziren Euskadiko errepide-sarean, hau da, iaz izandako trafikoko biktima guztien % 41. Eta, aurten, 5 motor-gidari hil dira.

Azken urteotan behera egin du hildako motozaleen kopuruak. Hala ere, kolektibo zaurgarrien artean, hori da Euskadin biktima gehien erregistratzen dituena. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak prestakuntzaren aldeko apustua egiten jarraitzen du, kolektibo horri zuzendutako doako ikastaroekin, bere trebetasunak hobetu eta istripuak saihestu ahal izateko.

Nabarmentzekoa da, halaber, motorren ibilgailuen kopurua handitzen ari dela urtez urte. Gaur egun, Euskadin 163.682 motor daude erregistratuta (Bizkaian 72.663, Gipuzkoan 71.496 eta Araban 19.523), eta horietatik 6.943 2024an erregistratutako matrikulazio berriak dira.