25_0213 A-15 autobia itxita geratu da Berastegin, kamioi batek istripua izan ondoren

A-15 autobia itxita geratu da Berastegin, kamioi batek istripua izan ondoren

Servicio de prensa

2025-03-27

Gaur, osteguna, arratsaldeko bostetatik, A-15 autobia itxita dago bi noranzkoetan Berastegin, kamioi batek Gorosmendiko tunelaren barruan, Iruñerako noranzkoan, zauritu larririk eragin ez duen istripua izan duelako. Zirkulazioa GI-2130 errepidetik, Berastegitik, eta Idiazabalen N-1etik desbideratzen ari dira bi noranzkoetan, larrialdietako eta bidea garbitzeko zerbitzuek lanean jarraitzen duten bitartean.

Istripua gaur arratsaldeko 17:00ak baino lehentxeago gertatu da A-15 autobian, Berastegi parean (Gipuzkoa). Ordu horretan, Gorosmendiko tunelaren barruan, Iruñerako noranzkoan, zihoan kamioi batek istripua izan du tuneleko lanak direla-eta bypass bat jarrita dagoen lekuan. Kamioia bidean gurutzatuta geratu da, bi erreiak, Gipuzkoako hiribururakoa eta Iruñerakoa, itxiz.  

Ordu honetan errepidea oraindik itxita dago eta ilara luzeak daude A-15 autobian bi noranzkoetan, eta zirkulazioa GI-2130 errepidetik, Berastegitik, eta Idiazabalen N-1etik desbideratzen ari dira larrialdietako eta bidea garbitzeko zerbitzuek lanean jarraitzen duten bitartean.

Arratsaldeko zazpiak ingurruan errepidea berriro ireki dute.