
Usurbilen txirrindulari bat hil da zirkulazio-istripuan
Servicio de prensa
2025-03-03
Txirrindulari bat hil da gaur, astelehena, arratsaldeko lehenengo orduan, gertatu den zirkulazio-istripu batean, N-634 errepidean, Usurbilen, kamioi batek harrapatu duenean.
Zoritxarreko istripua gaur arratsaldeko ordu biak baino minutu batzuk lehenago gertatu da N-634 errepidean, Usurbilen. Oraindik argitu ez diren inguruabarrak tarteko, txirrindularia, dirudienez, kamioi batek harrapatu du. Jasan dituen lesioen ondorioz, txirrindularia ia berehala hil da, eta bertara hurbildu den medikuak bere heriotza ziurtatu baino ezin izan du egin, alferrikakoak izan baitira bizia salbatzeko egindako ahalegin guztiak.
Ertzaintzak dagokion ikerketa jarri du abian, zoritxarreko istripuaren arrazoiak argitzeko.