
Auto baten gidaria zauritu da Zornotzan gertatu den trafiko-istripu batean
2023-05-03
Istripua gaur goizean gertatu da, biktimaren autoak kamioi batekin talka egin duenean N-634 errepidean, Zornotzako udal-barrutian. Biktima suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute eta, ondoren, helikopteroan eraman dute ospitalera.
Gaur, asteazkena, Euskadiko errepideetan gertatu den biktimadun trafiko-istripurik aipagarriena goizeko hamar eta erdietan gertatu da N-634 errepidean, Zornontzako udal-barrutian.
Citroën Xantia auto batek eta atoia zeraman DAF kamioi batek atzeko talka izan dute Bilborantz zihoazenean. Talkaren ondorioz autoaren gidaria, 81 urteko gizona, auto barruan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute.
Larrialdietako zerbitzuetako baliabideak, horien artean Ertzaintzaren patruilak, suhiltzaileak eta osasun-zerbitzuak, hurbildu dira istripua gertatu den lekura. Istripua izan duen gizona erreskatatu dutenean, Osakidetzaren helikopteroak eraman du Galdakaoko ospitalera.
Erreskate-lanak egiten, ibilgailuak erretiratzen eta bidea garbitzen ari ziren bitartean, itxi egin dute Bilborako noranzkoko erreia, eta trafikoa arautu behar izan dute ibilgailuei bidea txandaka emanez. Istripuaren ondorioz ilara batzuk sortu dira eguerdiko hamabiak arte, ordu horretan amaitu baitira lanak eta ireki baita bidea.
