23_0229 Zanbrana, kamioilari bat hil da AP-68 autobidean gertatu den trafiko-istripu batean

Zanbrana, kamioilari bat hil da AP-68 autobidean gertatu den trafiko-istripu batean

Servicio de prensa

2023-04-17

Gaur, astelehena, goizean, kamioi baten gidaria hil da AP-68 autobidean, Zanbranako udal-barrutian, gertatu den zirkulazio-istripu batean. Logroñorako noranzkoko errei bat itxita dago.

Istripua goizeko zazpiak aldera gertatu da, AP-68 autobidean. Zanbrana parean zihoan kamioia errepidetik atera eta albo baten gainean iraulita geratu da. Gidaria, 39 urtekoa, kabina barruan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileen laguntza behar izan da ateratzeko. Atera dutenean, lekura hurbildu den anbulantzia bateko osasun-zerbitzuek gidariaren heriotza ziurtatu dute.

Ertzaintza ari da lekuan trafikoa bideratzen, Logroñorako noranzkoko eskuineko erreia itxita baitago, eta dagokion ikerketa jarri du abian zoritxarreko istripua eragin duten arrazoiak argitzeko.