Motor-gidarientzako II prestakuntza Jardunaldia
II Kirol probetan eta martxa zikloturistetan laguntza-lanak egingo dituzten motor-gidarientzako II prestakuntza Jardunaldia
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Zuzendaritzaren laguntzaz, Trafiko Zuzendaritzak antolatuko du udazkenean kirol probetan eta martxa zikloturistetan laguntza-lanak egingo dituzten motor-gidarientzako II prestakuntza Jardunaldia. Iaz burutu zen lehenbiziko Jardunaldian parte hartu ezin izan zutenei zuzenduta dago; izan ere, egitaraua berdina baita.
Behin-behineko egutegia honako hau da:
-
Deialdiaren Ebazpenaren argitalpena, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Iragarki Taulan (www.arkauteakademia.eus): irailaren 2an.
-
Izena emateko epea: irailaren 3tik 18ra.
-
Ikastarora heltzeko froga praktikoak: urriaren 1etik 3ra.
-
Prestakuntza-Jardunaldia: azaroaren 15ean.
Irailaren 2an Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Web orriko Iragarki-taulan argitaratu da Zuzendariaren Ebazpena, Kirol probetan eta martxa zikloturistetan laguntza-lanak egingo dituzten motor-gidarientzako II prestakuntza Jardunaldiaren deialdia iragartzen duena. Bertan, eskaerak aurkezteko epea ezartzen da, baita deialdiaren gainontzeko zehaztazunak ere. Informazio gehiago izateko sakatu hemen.
