JornadaMayo2014-eu

Herritarren zahartzea eta bide segurtasuna

Maiatzaren 8an, Bilbon, Trafiko Zuzendaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, antolatutako jardunaldia burutu zen. Aukeratu zen gaia (“Herritarren zahartzea eta bide segurtasuna”) zalantzarik gabe, erronka handia da datozen urteetarako eta, ondorioz, Trafiko Zuzendaritza biziki ari da lanean, batetik, trafikoak eragiten dituen arriskuen ondorioei dagokienez herritar ahulenak kontzientziatu eta sentiberatzeko, eta, bestetik, hainbat udalekin lanean, neurriak bilatzeko.

Ertzaintzak emandako datuen arabera, 2013an, 64 urtetik gorako 809 gidarik zirkulazio istripuren bat izan zuten Euskadin. Eta, guztira, trafiko istripuetan hildako 56 pertsonen artean, 17 pertsona 64 urtetik gorakoak ziren.

EGITARAUA

8:45 - 9:15

Egiaztagiriak eta dokumentazioa banatzea

9:15 - 9:30

Agintaritzek egindako aurkezpena

Estefanía Beltrán de Heredia. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua.

Pilar Ardanza. Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako Foru Diputatua.

9:30 - 10:00

64 urtetik gorako pertsonen istripu kopurua. Egoera, Euskadin.

Garbiñe Sáez Molinuevo Eusko Jaurlaritzako Trafiko zuzendaria.

10:00 - 10:30

Gerontologia eta gidatzea, Europan.

Javier Yanguas MATIA Institutu Gerontologikoko I+G arloko zuzendaria.

10:30 - 11:00

Adineko pertsonei eta bide segurtasunari buruzko azterlana.

María Jesús Gómez Luque Espainiako eta Portugalgo Bide Segurtasuneko Proiektuen arduraduna, MAPFRE Fundazioa.

11:00 - 11:30

Etenaldia

11:30 - 12:00

Ezbehar kopurua murrizteko erronka berriak.

Ignacio LijarcioBide Segurtasunerako FESVIAL Fundazioko Proiektu Zuzendaria.

12:00 - 12:30

Bide istripuen prebentzioa, adineko pertsonengan.

Eugenia Doménech P(A)T Bide Istripuen Prebentziorako Elkarteko zuzendaria

13:45

Agurra eta amaiera