Egun mugatuetan zirkulazioa

Zerbitzu bat nahitaez egin beharra dagoela behar bezala justifikatuta badado, Eusko Jaurlaritza Trafiko Zuzendaritzaren ebazpen baten bidez zirkulazio-murrizketakezarrita dauden egunetan eta bideetatik zirkulatu ahal izango da zerbitzu hori emateko, baina horretarako ezinbestekoa izango da baimen berezia izatea (Zirkulazio Erregelamendu Orokorraren 39.5 art.).

Mugatutako datetan zirkulatzeko baimenen erregulazioa, emateko irizpideak eta prozedura ikusteko, lotura honetan kontsulta ditzakezu:

Administrazioarekin harremanetan egoteko modua edozein dela ere, murrizketa-egunetan zirkulatu ahal izateko baimena eskatzeko inprimakia Egoitza elektronikoan dago. Lotura honetan dago:

Interesdunak enpresak badira (pertsona juridikoak) edo ordezkarien Erregistro elektronikoan inskribatuta dauden ordezkarien bitartez jaarduten duten eskatzileak badira, haiekiko harremana elektronikoa izango da. Pertsona fisikoak aukeratuko dute administrazioarekiko harremank presentziala ala elektronikoa izatea, indarrean dagoen araudiak ezarritakoaren arabera.

Trafikoko neurri bereziei buruzko ebazpena, horretan ezarritako murrizketak eta salbuespenak, edo horiei dagokien egutegia, lotura honetan kontsulta ditzakezu:

EBAZPENA, 2024KO MAIATZAREN 7KOA, TRAFIKOKO ZUZENDARIARENA. HORREN BIDEZ, 2024KO OTSAILAREN 20KO EBAZPENAK, EAEN 2024. URTEAN TRAFIKOA ARAUTZEKO NEURRI BEREZIAK EZARTZEN DITUENAK, II. ERANSKINEKO 6. PUNTUAN AURREIKUSTEN DUEN MURRIZKETAREN ZATI BAT KENTZEN DA. 

​​​​​